Antxon Lafont, mugaz gaindiko EHren eta gizarte zibilaren apostolua
Inor hautatu behar bada GAINDEGIAren sorreran kokatzeko, Antxon Lafont Mendizabal hautatu behar da. Euskal Herri osoa hartzen duen behategi sozioekonomikoarena ez zen gorpuzten hasi harik eta proiektura jendea batu eta kolektibo kualifikatu koskor bat eratu zen arte. Baina sortzeko izen bat nabarmendu behar eta, une haiek ikusi zituztenen begiradak ezinbestean jartzen dira donostiar enpresaburuaregan. Ondoren, GAINDEGIAk bere fundazioa formalizatu zuen, eta azkenean 2004an erregistratu zen.
Last updated 3 mins ago









